Berrizko Udalak, Aldundiak eta Bizidun Nagusien Elkarteak XXIII. Mendi Ibilbidea antolatu dute zapaturako. Gernika, Oiz eta Berriz lotuko ditu ibilbideak. Autobusak 07:00etan irtengo du Berriztik. 07:10ean Elorrion (Labakua kalean), 07:20an Traña Matienan (San Blasen) eta 07:30ean Durangon (Madalenan) geratuko da autobusa. Izen-ematea eguaztena baino lehen egin daiteke Berrizko Berrizburu kiroldegian. Martxa amaitu ostean bazkaltzeko aukera ere eskaintzen dute.