Udaletik jakitera eman dutenez, izen-ematea astelehenean, martxoak 19, hasiko da, eta apirilaren 13an bukatuko da. Izena eman gura dutenek Berrizko Udaletxean egin dezakete hori.
Bestalde, Berrizko Udalak jakitera eman duenez, udalekuetako gazteak lau taldetan banatuko dituzte, adinaren arabera, aurreko urteetan bezala. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen udalekuak uztailaren 4tik 25era izango dira. DBHko ikasleen kanpamentuak, berriz, uztailaren 9tik 20ra bitartean izango dira.