Besteak beste, sehaskako abestiekin, ospakizunetako kantekin eta kanta herrikoiekin egiten du lan bikoteak. Maria Arnalek bere ahots natural eta sakonagaz ikuslea bereganatzen du, eta Bagések, bitartean, gitarra elektrikoagaz laguntzen dio. Biak ala biak inprobisatzeko prest egon ohi dira, gainera. Emozioa, talentua eta jarreraren arteko nahasketa liluragarria lortzen dute Arnalek eta Bagések euren emanaldietan.
Aurretik, Elorrioko Musikaire jaialdian egona da bikotea. Kontzertua bihar, martxoak 17, 20:00etan hasiko da.