Ibai Zabalak Aimar Olaizolarekin jokatuko du barikuan, Bergaran

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 20a, 12:57
Zazpigarren jardunaldian Urrutikoetxeagaz batera Olaizola eta Imazen kontra jokatu zuen Zabalak.

Barikuan, Bergaran,  Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak Danel Elezkano eta Beñat Rezustaren kontra jokatuko dute.

Binakako txapelketako lehen fasea bukatzeko azken jardunaldian Ibai Zabalak Aimar Olaizolarekin jokatuko du. Asegarcek jakitera eman duenez Ander Imazek eskumako eskua justu xamar daukalako sartu dute atzelari berriztarra.

Aurtengo binakako txapelketan bosgarren partidua izango du Zabalak. Zazpigarren eta zortzigarren jardunaldietan Mikel Urrutikoetxearekin batera jokatu zuen eta azken bi asteburuetan Iñaki Artolarekin aritu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!