Ibai Zabalak eta Iñaki Artolak berriro elkarrekin jokatuko dute

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 14a, 16:00
Zabala zazpigarren jardunaldiko pilota aukeraketan

Aurtengo binakako txapelketan laugarren partidua izango du berriztarrak. Zazpigarren eta zortzigarren jardunaldietan Mikel Urrutikoetxearekin batera jokatu zuen. Lehengo asteburuan, berriz, Artolarekin aritu zen.

Joan zen asteburuan elkarregaz jokatu ondoren, zapatuan berriro ere batera ariko dira Ibai Zabala eta Iñaki Artola. Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute Danel Elezkano eta Beñat Rezustaren kontra.

Txapelketan berriztarrak Ladis Galartza ordezkatzen du eta Artolak eskuetan min hartu duen Mikel Urrutikoetxea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!