Ehundaka lagun batu dira Jon Barcenari azken agurra eskaintzeko

Anboto 2018ko ots. 2a, 19:42

Gaur egin diote agur ekitaldia Jon Barcena Amezua gazte berriztarrari. Gaztearen senitarteko, lagun eta ehundaka herritarrek azken agurra eskaini diote gaur arratsaldean Berrizko frontoian. 

Gaztea gogoratzeko ekitaldi hunkigarriari Iremiñe dantza taldeko kideen saioarekin eta lagunek eskainitako bertsoekin eman diote hasiera. 

Bestalde, ekitaldiaren aurretik Gorka Camara familiako bozeramaileak Jon Barcenaren familia eta ingurukoen partez eskerrak eman dizkie gaztearen bilaketan aritutako lagun guztiei. 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!