Mindfulness ikastaroan izena emateko aukera dago Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 30a, 12:30

Otsailaren 7an emango diote hasiera ikastaroari.

Pentsamendu, sentsazio fisiko, emozio eta sentimenduak zehaztasun handiagoz nabaritzen ikasi asmoz, Mindfulness ikastaroa antolatu dute Berrizen. Jabekuntza Eskolaren barnean antolatuta dagoen tailerrean izena eman gura dutenek, otsailaren 6a baino lehen egin beharko dute.

Ikastaroa eguaztenetan 16:30etik 18:30era bitartean izango da. Bertan, 12 urtetik gorako emakume berriztarrek parte hartu ahalko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!