San Antonio jaiei idi eta zaldi probekin emango diote amaiera

Maialen Zuazubiskar 2018ko urtarrilaren 24a

Urtarrilaren 27an hasi eta urtarrilaren 30era arte idi eta zaldi probak egongo dira Berrizen.

Zapatuan, 21:00etan hasita bost urte baino gutxiago dituzten idiek parte hartuko dute. Domekan eta astelehenean, berriz, LXII Antonio Deunaren Sari Nagusia jokatuko dute. Lehenengo saioa 18:00etan hasiko da eta bigarrena 22:00etan. Txapelketa hau idi nagusientzat izango da.

Jaiei eta probei amaiera, berriz, zaldi probek emango diete martitzenean. 21:00etan hasita lau zaldik lehiatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!