Asteburuan Berrizen jokatu dute Bizkaiko Kros Txapelketa. Bertan, Durangaldeko hainbat ordezkari izan dira eta hainbat domina eskuratu dituzte.
Maila gorenean esaterako, Durango Kirol Taldeko Oier Ariznabarretak bigarren postua eskuratu zuen eta Ibon San Migelek podiuma osatu zuen. Durango Kirol Taldea Bizkaiko txapeldun geratu zen taldeka. Emakumezkoetan, berriz, Gurutze Frades hirugarren postuan sailkatu zen.
23 urtez azpikoetan Durangaldea Runningeko Aitor Sandino azpitxapeldun gelditu zen, eta 20 urtez azpikoetan bere taldekide Younnes Aselhyk eta Paul Bereziartuak bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren. Eta emakumezkoetan, Arbeoren taldekidea den Araitz Villa bigarren izan zen.
16 urtez azpikoetan Jonan Bilbaok, Ion Cabadak eta Unai Iraolagoitiak osatu zuten podiuma eta Urtza Agirre kadeteak brontzezko domina irabazi zuen.