Antzerkiagaz ekingo diote urte berriari Berrizko kultur etxean: urtarrilaren 13an Perigallo antzerki taldeak 'Espacio Disponible' ikuskizuna eskainiko du. Urtarrilaren 26an haurrek Alizia lurralde miresgarrian ikuskizunaz gozatu ahalko dute eta hurrengo egunean 'Soka' antzezlana eskainiko du Iñaki Rikarte antzezleak.
Urtarrileko saioez gain, maiatzera bitartean antzerki zaleek eskaintza oparoa izango dute: Jon Braun, Mami Lebrum, Ahora, Kontukantari2, Oxido, umore garratza, El cuento de la Azuzaina eta Amor Oscuro.
Worth It eta Izaro
Gaurko aurkezpenean baita musikazaleek urteko lehen hilabete hauetan Berrizen aurkituko duten eskaintzaren berri eman dute. Urtarrilaren 20ean, esaterako, Durangaldeko Worth It taldeak kontzertua eskainiko du We Ride talde galiziarrarekin batera, eta maiatzaren 5ean Izarok 'Eason' lana aurkezteko kontzertua emango du, besteak beste.
Antzerkiaz eta musikaz gain, ipuin kontalariak, film dokumentalak eta erakusketak ere izango dira Berrizko kultur etxean. "Kultura teknikari lez niretzat antolatu dugun eskaintza kultural hau aurkeztea ohore bat da. Udalak izugarrizko lana eta esfortzua egiten baitu hau antolatzeko", adierazi du Seve Alava kultura teknikariak. Bestalde, Bego Madariagak programazio honen bitartez euskara eta berdintasuna bultzatzea gura izan dutela adierazi du.