Berrizen ondarea berreskuratzeko lanean jarraitzen dute

Maialen Zuazubiskar 2017ko abe. 19a, 10:30

Berrizko ondarea berreskuratu asmoz lanean dabil udala. Hori horrela, herritarrei hile honetan zehar Arrierreka, uraren indarra eta Baserria, gure zuztarrak ezagutzen liburuxkak banatuko dizkiete. Labayru fundazioarekin batera sortutako lan hauek, Berrizko ondarea berreskuratzeko sortutakoak direla jakitera eman dute.

Herriko ondarea batzeko ibilbidea 2008an hasi zuen udalak, eta orduz geroztik, herriko ondare etnografikoa eta linguistikoaren inguruan jardun dira, besteak beste.

Aurten, berriz, herriak izan dituen aldaketak erakutsi asmoz, Arrierreka errekak Berrizen egiten duen ibilbidea ezagutzarazi dute liburuxka honetan. Baita, Berrizen historian baserriak izan duen garrantzia ere.

Udalak jakitera eman duenez, bizkaieraz idatzitako liburuak hile honetan zehar bananduko dituzte. Horrez gain, gaztelerazko eta ingelesezko laburak ere jaso dituztela jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!