Euskal musikaren benetako istorioa antzezlanak Patxo Telleria eta Mikel Martinez hiru musikarigaz batera ikusteko aukera eskaintzen du. “Normalean gu biok ibiltzen gara, baina, antzezlan honetarako, musikarien laguntza beharrezko ikusten genuen. Azken batean, gu aktoreak gara, nahiz eta musikan arituak ere bagaren”, jakinarazi du aktoreak.
Telleria antzezlea izateaz gain, Euskal musikaren benetako istorioa antzezlaren sortzailea ere bada. Sortzailearen hitzetan, aspalditik zuen buruan musika ardatz zuen ikuskizun bat egitea, eta orain aukera izan du hori gorpuzteko.
Bestalde, Ez dok Hiruren filosofiari jarraituta, ikuskizun berri honen asmoa euskara ardatz hartuta jendea dibertitzea dela adierazi du Patxo Telleriak. “Eta musikari, gure altxor kultural horri, diogun maitasuna islatzea ere bazen nire asmoa”, bukatu du.