19 urteko gazte bat hil da Oizen gertatutako trafiko istripuan

Jone Guenetxea 2017ko abe. 6a, 22:37
Artxiboko irudia

Oiz mendiko pista bateko amildegitik auto bat jausi da gaur, 19:15ean. Ondorioz ibilgailuan zihoazen bi gazteak barruan harrapatuta gelditu dira eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Ertzaintzak azaldu duenez, istripuaren ondorioz autoan zihoan Erandioko 19 urteko gaztea hil egin da. Berekin zihoan adin bereko gazte sondikarra larri eraman dute Gurutzetako ospitalera. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!