Unai Agirre izango da zortzigarren finalista. Saioa hasi eta berehala sudurretik odoletan hasi da Amuriza, eta pare bat bider oholtza utzi behar izan du sendagileen arreta jasotzeko. Sudurrean tapoia ipinita kantatu du amaiera arte, ondo gaindituta. Igor Elortza durangarra bai, egongo da BECeko final handian.