Herria hobetzeko, tertulia antolatu dute Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 27a, 10:20

Berrizko Udalak herrian zer hobetu beharko litzatekeen jakin gura du. Horretarako, azaroaren 28rako kafe tertulia antolatu dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, solasaldia 55 urtetik gorako berriztarrentzat izango da.

Datorren martitzenean 10:00etatik 12:30era bitartean egingo duten tertulia Berrizko Nagusien Etxean izango da. Bertaratu gura duenak aurrez izena eman beharko duela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!