Aitor Hernandez eta Lierni Lekuona, Berrizen txapeldun

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 25a, 15:15

Berrizko ziklo-kros lasterketa jokatu da gaur. Durangaldeko Jon Munitxa eta Ion Sarasuak podiumera igotzea lortu dute. Txirrindulari abadiñarrek lasterketa bigarren postuan bukatzea lortu dute. Gainera, Munitxak 23 urtez azpiko mailan garaipena eskuratu du. 

Mutiletan, Aitor Hernandezek nagusitasunez irabazi du. Bigarren postuan, Jon Munitxa, abadiñarak egin du eta hirugarren izan da Asier Arregi. Nesketan, Lierni Lekuonak garaipena eskuratu du, Zaloa Trevilla eta Monica Carrascosaren aurretik.Jubeniletan, berriz, Mikel Orbeak irabazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!