“Zaleengandik hain hurbil egoteak berezi egingo du”

Aritz Maldonado 2017ko aza. 3a, 12:07

Berrizko Kultur Etxeak beste kontzertu bat antolatu du 360 graduko formatuarekin. Jardin de la Croix madrildarrek beraien teknika erakutsiko dute zapatuko emanaldian. 

Laukoteak ikusmina handia agertu du zapatuko kontzerturako, batez ere, inoiz ez dutelako horrelako formatu batean jo. “Jaialdiak direla eta, oholtza nahiko handietan aritu gara azken aldian, eta egia esateko gogoa daukagu ikuslegotik hurbil egoteko ostera ere”.

Iazko udazkenean kaleraturiko ‘Circadia’ lanak izan duen harrerarekin oso pozik agertu dira, izan ere, nazioartean bira egiteko aukera eskaini die lan berri honek; Bartzelonako Primavera Sound eta Bristoleko (EB) ATG jaialdi entzutetsuetan aritu dira, besteak beste.

Post-Matha eta progresiboa uztartzen dute, beti ere rock doinuen baitan. “Konposizioei ukitu interesgarri bat ematen saiatzen gara beti, entzuleak zer etor daitekeen ez aurreikusteko”. Jaundone bilbotarrek irekiko dute emanaldia, 20:00etan. Sarrerak sei eurotan erosi ahalko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!