Irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte Legañon

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 2a, 09:30

Legañon irisgarritasuna bermatze aldera, 2017ko aurrekontu parte-hartzaileetan arrapalak jartzea erabaki zuten berriztarrek.

Hori horrela, 60.000 euro inguruko aurrekontua duten lanak datozen asteetan hasi eta hiru hilean bukatuta egongo direla jakinarazi du Orlan Isoird alkateak.

Bestalde, aurrekontua handitu behar izan dutela adierazi du alkateak. “Aurrekontu parte-hartzaileetan 40.000 euro bideratu ziren Legañora, baina irisgarritasuna ehuneko ehunean bermatzeko kopurua handitu behar izan dugu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!