Furgoneta baten eta kamioi baten arteko istripua BI633 errepidean, Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 30a, 12:10

11:30ean furgoneta batek eta kamioi batek istripua izan dute Berrizen, BI-633 errepidean, Trabakuarako norazkoan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripuan pertsona bat zauritu da eta Galdakaoko ospitalera eraman dute. Bestalde, une honetan trafikoa bideratzen ari direla jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!