Berrizen egingo duten aparkaleku berriak 19 autorentzat tokia izango du

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 25a, 13:44

Iturritza kaleko berurbazioaren bigarren fasea urte amaierarako amaituko dutela jakitera eman du gaur, Orlan Isoird Berrizko alkateak.

Abuztuaz geroztik, Iturritza eta Bidegain kaleen artean, 19 ibilgailurentzako tokia izango duen aparkamentua egiten dabiltza. Aparkamentua egiteaz gain, gune horretako irigasrritasuna ere hobetzen dabiltzala jakitera eman du Isoirdek. “Gune berri honekin, Matza eta Berrizbeitia auzoen inguruan dagoen aparkamentuen arazoa konpontzea gura dugu”, esan du alkateak.

Bestalde, 220.000 euroko aurrekontua duten obra hauekin, Iturritza Kaleko zenbait atari eta denden irisgarritasuna ere hobetuko dutela eta kale horretan dagoen autobus geltokia metro gutxi batzuk gorago jarriko dutela jakitera eman du alkateak. “Autobus geltoki berrian, orain ez bezala, markesina egongo da, eta gainera, garajeetatik irtetzen diren autoek errepidea hobeto ikusi ahal izango dute ”, gaineratu du Isoirdek.

Horrez gain, dagoeneko zenbait garajeren sarbideak ere hobetu dituztela jakitera eman du alkateak.

Isoirden hitzetan, berurbanizazio honen helburu nagusia Berrizko herrigune berriztea da. “Irisgarritasun egokia helburu dugula, herri gunea gutxinaka-gutxinaka hobetzen joatea da gure asmoa”, bukatu du Orlan Isoird alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!