Orain, berriz, Berrizko kultur elkarteak Galesko sei sortzaile gazte gonbidatu ditu Berrizko Kultur Etxeko oholtzan aritzeko. Alaw Fflur Jones 16 urteko abeslaria, Gwilym Bowen Rhys musikaria, Lestyn Tyne biolinista, Luned Rhys Parri artista, Nicolas Davalan baxu-jotzailea eta Osian Morris abeslaria eta gitarrista izango dira urriaren 26an Berrizko Kultur Etxean elkarregaz arituko direnak.
Zenbait diziplina artistikotan diharduten sei sortzaileek, Berrizen egingo den jaialdian, elkarregaz aritzeko aprobetxatuko dute.
Galesko kulturaz gozatzeko aukera egongo den Kultur Etxeko ekitaldi hori arratsaldeko zazpietan hasiko da, eta OKA kultur elkarteak antolatu du, Wales Arts International erakundearen laguntzagaz.