Anariren ‘Epilogo bat’ entzungai, Berrizen

Itsaso Esteban 2017ko urr. 20a, 12:20

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Udagoieneko Ostera zikloaren lehenengo hitzordua izango da Berrizko Kultur Etxeko biharkoa.

Epilogo bat azken lana aurkeztuko dute Anari Alberdi azkoitiarrak eta bere taldeak. Iaz kaleraturiko sei kantako diskoa da. Mikel Abrego, Mariano Hurtado, Borja Iglesias eta Xabier Olazabal taldekideen doinuek lagunduko dituzte Anariren ahotsa eta gitarra Berrizko Kultur Etxeko biharko kontzertuan.

Udagoieneko Ostera zikloko beste bost hitzorduak Igorren, Bilbon, Arrigorriagan eta Leioan izango dira: Larregi, Hesian, Kepa Junkera eta Sorginak, Su Ta Gar, Ez Dok Hiru eta Miss Karaokegaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!