Bestalde, abesbatza herrikoiko kideek abestea gustatzen zaien berriztarrei dei egin diete haiek ere taldeko kide izan daitezen. “Talde honen helburua ez da ondo abestea, euskaraz kantatuz elkarregaz ondo pasatzea baizik”, aitortu du Gorritxategik.
Hori horrela, abesteko gogoa duten herritarrei hileko lehen eta hirugarren martitzenetan, 20:00etan, Kultur Etxera joateko deia egin diete.
“Berrizen ideologia eta adin ezberdinetako jenderik gehien batzen duen ekimena da gurea. Eta hori izugarria da”, bukatu du Gorritxategik.