Tailer honen helburu nagusia topaketetara joaten diren pertsonek beraien kezkak azaldu eta udalak eskaintzen dituen zerbitzu eta baliabideen berri izatea dela jakitera eman du udalak.
Bestalde, ikastaroa menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzenduta dagoenez, egun horretan etxez etxeko laguntza zerbitzua eskainiko dutela esan du udalak. Horretarako, urriaren 16a baino lehen eman beharko da izena.