Alex Unzueta hirugarren Osintxuko mendi lasterketan

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 9a, 10:33

Sergio Ruiz eta Markel de la Fuentek bosgarren eta seigarren postuan bukatu zuten, hurrenez hurren.

Alex Unzueta berriztarrak, asteburuan, Osintxuko mendi lasterketan hirugarren postua eskuratu du Jon Alberdi eta Ander de Luisen atzetik. Bigarrenez egin den lasterketan, 60 parte-hartzaile egon ziren, eta Durangaldeko korrikalariek maila bikaina erakutsi zuten.

Unzuetaz gain, eskualdeko beste bi korrikalarik Osintxuko lasterketa lehenengo hamarretan bukatzea lortu zuten. Sergio Ruiz eta Markel de la Fuente elorriarrek bosgarren eta seigarren postuan helmugaratu ziren, hurrenez hurren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!