Hilabetean bigarrenez lapurretan egin dute Berrizko estankoan

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 4a, 15:32

Astelehen gauean egin zuten azkenengoz lapurretan Berrizko estankoan.

Kepa Ortueta Berrizko estankoko arduradunak jakitera eman duenez, hilabetean, bigarren aldiz lapurretan sartu zaizkie dendan. "Etsituta nago, aurreko lapurretaren ostean segurtasun neurri zorrotzak hartu genituen, eta berriz ere, lapurretan egin digute", adierazi du Ortuetak.

"Irailean baino gutxiago ostu diguten arren, oraingoan ere tabako dezente lapurtu digute, eta berriz ere, denda txikitu digute", jarraitu du Ortuetak. Orain, berriz, ate eta leihoak indartzen dabilela jakitera eman du dendako arduradunak, kameren bidez, bi lapurretak nola egin dituzten ikusi baitute. "Aurrekoan ere hainbat neurri hartu genituen, eta oraingoan, neurri horiek indartzen gabiltza", esan du arduradunak.

Bestalde, lapurretak egiteko moduagatik, lapurreta biak egin dituztenak pertsona berdinak izan direla uste du Ortuetak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!