Aire ahizpen kontzertua Eitua auzoko jaietan

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 4a, 09:52

Asteburuan Eitua auzoan, Berriz, San Fausto jaiak ospatuko dituzte.

Zapatuan 18:00 donien atxa jarrita San Fausto jaiak hasiko dituzte Berrizen. 20:00etan, berriz, Aire ahizpek kontzertua eskainiko dute. Domekan, 12:00etan, meza egongo da eta ondoren, Iremiñe dantza taldearen saioa egongo da. Jaiei amaiera bolo jokoarekin emango diete.

Bestalde, San Fausto jai hauen antolatzaileek jakitera eman dutenez, odolosteak dastatzeko aukera egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!