Estimulazio tailerra 75 urtetik gorakoentzat

Anboto 2017ko urriaren 4a

Gaurtik maiatzera arte, 75 urtetik gorako berriztarren autonomia garatzea helburu duen tailerra egingo dute.

Arlo soziala, psikomotrizitatea eta estimulazio kognitiboa landuko dituzte saioetan parte hartzen dutenek. Udalera deituta edo gizarte@berriz.eus helbidera idatzita eman daiteke izena. Tailerraren ordutegia asteazken eta ostiraletan izango da 12:00etatik 13:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!