Berrizko Udalak kontzentrazioa deitu du gaur Sestaoko "erailketa basatia" salatzeko

Joseba Derteano 2017ko ira. 29a, 13:38

Emakume bat hil zuten atzo goizean Sestaon (Bizkaia), eta Ertzaintzak indarkeria matxistarekin lotu du hilketa hori.

Ildo horretatik, "emakumeenganako indarkeria sexista eta Sestaon Noelia Noemíren erailketa basatia" salatzeko kontzentrazioa deitu du Berrizko Udalak bando baten bidez jakinarazi duenez. Gaur, 20:00etan izango da, Urtiaga plazan.

Noelia Noemík 32 urte zituen. Lehen ikerketen arabera, gizonak andrea hil zuen etxean, labankadaz. Ondoren bere buruaz beste egin zuen kalera salto eginda.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!