Gaur, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian egingo dute sari banaketa. Ekitaldi horretan emango diote irabazi duen beka-sariaren erdia Miren Amurizari, eta idazlana aurkezten duenean jasoko du sariaren bigarren partea.
Igartza Sariaren aurreko edizioetan, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Katixa Agirre, Jon Martin edo Kattalin Miner izan dira, besteak beste, sarituak.