Aurten bosgarren aldia izango du. Euskal Herriko hainbat herri mendi bizikletagaz lotuko dituzte hainbat etapatan. Erreleboka arituko dira. Berrizko Elizondo Plazatik abiatuko dira, zapatuan. Bederatzi etapa eta 423 kilometro egin ostean, domekan 16:00etan helduko dira Berrizburura.