Berriz, justizia eta memoriaren alde lanean

Maialen Zuazubiskar 2017ko uzt. 13a, 12:45
Berriz 1936 Gogoratzen elkarteko kideek jaurti zuten jaietako txupinazoa

Justizia eta memoriaren alde hainbat udalek— Iruñekoa, Gasteizkoa, Bartzelonakoa...— osatutako sarera batu da Berrizko Udala aste honetan, Berriz 1936 Gogoratzen Kultur Elkarteak atzoko osoko bilkuran mozioa aurkeztu ondoren.

2016ko irailean Argentinako kereilara batu ostean, urrian hainbat udalek sortu zuten sareagaz kolaborazio eta koordinazio lanetan aritzeko konpromisoa hartu du Berrizko Udalak.

Bestalde, gizarte zibilaren erakundeekin eta biktima zein beraien familiartekoekin elkarlanean arituko direla eta egiari, justiziari, erreparazioari eta ez errepikatzeko bermeei dagozkien eskubideak aitortuko dituztela adierazi zuten osoko bilkuran.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!