Ohar bidez jakitera eman dutenez, udalaren gardentasuna hobetzeko martxan jarri dute tresna berri hau.Tresna berri honi esker, herritarrek 2016 eta 2017ko inbertsioen egoera ikusteko aukera izango dutela jakitera eman dute Berrizko Udaletik.
Dagoeneko udalaren webgunean eskuragarri dagoen tresnagaz, herritarrek urtean zehar egingo diren proiektuak ikustegaz gain, proiektuaren nondik norakoak, aurrekontuak... ikusteko aukera izango dute.