Berriz futbol taldea Caos FC telebista programako protagonista izango da domekan

Joseba Derteano 2017ko uzt. 6a, 11:39

(Argazkia: @CabelloRuiz)

Movistarren #0 kateko saioak ezinean dabiltzan erregional mailako taldeei errendimendua hobetzen laguntzen die.

Domekan, 21.30ean, hasiko da saioa eta denboraldiko azkena izango da. Michael Robinson eta Raúl Ruiz dira gidariak eta gonbidatuen laguntza izaten dute. Berrizko saioko gonbidatuak Aitor Larrazabal eta Kike Martin entrenatzaileak izango da. Domekan emango duten saioa maiatzean grabatu zuten, Berriz mailari eusteko partidu garrantzitsu baten atarian zegoenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!