Maite Roblesek irabazi du Berrizko Institutuko agendaren lehiaketa

Maialen Zuazubiskar 2017ko uzt. 5a, 10:59

Ikasturte berrian institutuko ikasle eta irakasleek erabiliko duten agendaren diseinua lehiaketa bidez aukeratu dute Berrizen, beste behin. Aurten, Maite Robles Ceronek irabazi du lehiaketako lehen saria. Beraz, 100 euroko bonua eskuratu du, herriko denda eta tabernetan gastatzeko.

Bigarren saria Ainhoa Colino Biellak irabazi du: 75 euroko bonua. Eta hirugarrena Usune Valdes Gallegok: 50 euroko bonua.

Horrez gain, Berrizko Udaleko Euskara Sailaren laguntzagaz egiten duten agendan partaide guztien lanak agertuko direla jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!