Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertua Berrizko jaietan

Maialen Zuazubiskar 2017ko eka. 29a, 15:20

Atzotik uztailaren 2ra arte hainbat talde arituko dira San Pedro eta Santa Isabeletan.  Esaterako, Elizondo plazan Las Taradas talde argentinarra, Los Otros, Luhartz eta D´Capricho taldeak arituko dira.Txosnagunean, berriz, Kohatu, Stronger Together eta Etsipen taldeek joko dute, besteak beste.

Ekainaren 30ean, txosnagunean Disko Gaua ospatuko dute, eta mundu bira bukatu berri duen Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak kontzertua eskainiko du Berrizen. “Guretzat ohorea da datorren barikuan Berrizen jotzea. Jarraitzaile on asko ditugu han, eta beraien etxean aritzea itzela da”, adierazi du Koldo Soretek.
Udako kontzertuak bukatutakoan atsedenaldi bat hartuko dutela azaldu du Soretek. Beraz, Berrizko eta inguruko herrietako jarraitzaileei kontzertura joateko deia egin diete. “Rock pozoitsu eta desertikoaz gozatzeko aukera paregabea egongo da-eta”, bukatu du Soretek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!