Usue Martinez eta Nerea Alza Berrizko San Juan ermitan arituko dira, zapatuan

Itsaso Esteban 2017ko eka. 22a, 11:30

Usue Martinez eta Nerea Alza Durangaldeko musikari gazteek emanaldia eskainiko dute, zapatuan, Berrizko Kultur Etxeak herriko ermitetan antolatu duen musika zikloaren barruan.

San Juan ermitan izango da kontzertua, 13:30ean. Duela urtebetetik dihardute Martinez durangarrak eta Alza iurretarrak elkarregaz jotzen, eta bien emanaldi akustikoa eskainiko dute Berrizen.

Erramun Martikorenak Andikoa auzoko jaietan eskaini zuen emanaldiagaz hasi zen Ermitetan zikloa, eta biharkoaren ostean, Gontzal Mendibilek ekainaren 30ean eskainiko duena izango da ziklo horretako udako azken emanaldia. Nire bihotzak zure begiak ditu diskoa aurkeztuko du Mendibilek Mikel Deunaren ermitan.

Urriaren 7an izango da ziklo horretako aurtengo azken kontzertua. Miren, Amaia eta Paxkalin Aire ahizpak arituko dira, San Fausto ermitan. Bidexka diskoko kantak joko dituzte Eitua auzoko ermitan. Hainbat sortzaileri eta euren gurasoei egindako omenaldia da Airetarren disko hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!