Berrizko lehenengo sormen jaialdia, iruditan

Itsaso Esteban 2017ko eka. 12a, 09:26

Oka Kultur Elkarteak antolatuta, Berrizko lehenengo sormen jaialdia egin zuten, kultur etxean, atzo arratsaldean. Zaindu maite duzun hori leloagaz herriko 20 artistak baino gehiagok elkarlanean sortutako lanak ikustera joandakoek lepo bete zuten herriko kultur etxea.

Hainbat diziplinatan diharduten Berrizko artista profesional zein amateurrek parte hartu zuten jaialdian. Beraiek sortutako musikak; idatzi, kantatu eta errezitaturiko testuak; dantzak; bideo sorkuntzak eta artelanak eskaini zizkieten Berrizko sortzaileek emanaldira bertaratutakoei.  

Argazkiak: J.C. Uzuriaga

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!