Munduko janari dastaketa egingo dute Legañoko jaietan

Maialen Zuazubiskar 2017ko eka. 8a, 10:30

2014an Legañoko jaiak berreskuratu ostean, aurten ere jai-giroa egongo da Legañon. Bihar, 20:00etan, igel txapelketagaz  eta parriladagaz emango diote hasiera jaiei. Ostean, 22:00etan, Bad Limit eta The Enfermos musika taldeek kontzertua eskainiko dute.

Zapaturako egun osoko egitaraua antolatu dute. 13:00etan, kanta mexikarrekin hasiko dute eguna, eta 14:00etan, Jose Ramon Korpionen oroimenezko bakailao lehiaketa egingo dute. Arratsaldean, umeentzako jolasak egongo dira, eta 22:00etan, munduko janari dastaketa egingo dute. Ostean, Oharkabe taldeak gaua girotuko du.

Domekan, azken urteetan ohitura bilakatu den kulturarteko topaketa egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!