Umerri proiektua ezagutzera emango dute Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2017ko eka. 8a, 08:54

Eguaztenean egingo dituzte ate irekiak Berrizen.

2011an Garain jaio zen Umerri proiektua ezagutaraziko dute Berrizen datorren eguaztenean. Ate irekien bitartez, familia berriek proiektua ezagutzeko aukera izango dutela jakitera eman dute Umerriko kideek. Horretarako, hilaren 14an, 17:30ean jarri dute hitzordua Elizondo plazan.

Umerriko kideek jakitera eman dutenez bertaratzeko asmoa dutenek 600 492 923 telefonora deituta izena eman dezakete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!