Ekainaren 11n, 18:00etan, herriko musikariek, margolariek, dantzariek, bertsolariek, eskultoreek eta idazleek herriko beste sortzaileekin taldean egindako lanak erakutsiko dituzte Berrizko Kultur Etxean. Guztira, herriko sortzaile eta artistekin osatutako bederatzi talde arituko dira.
Herriko 30 artistek Oka Elkarteak proposatutako Zaindu maite duzun hori leloa abiapuntu hartuta egin dituzte sorkuntza lanak, eta ekainaren 11n herritarren aurrean aurkeztuko dituzte.
Kultur Etxeko oholtzan, esaterako, Etxe musikaria koru herrikoiagaz ikusteko aukera egongo da; Andoni Olariaga Daniellis eta Danieuris Moya ahizpekin; Iokin Elortza, Oihane Unzalu eta Bittor Camaragaz; eta Unai Uribe, Martin Sarasketa eta Miren Amurizagaz.
Ekitaldia doakoa izango den arren, jendeak aldez aurretik liburutegian gonbidapenak hartu ahalko dituela jakitera eman dute OKA kultur elkarteko kideek.