Beste kontsumo eredu batez kontzientziatzea du helburu azokak, kontsumo jasangarriagoaz, hain zuzen ere. Horretarako, elkartrukea, bigarren eskukoen salmenta eta doakotasuna sustatzen dituzte, adibidez. Azokaz gainera, The Swallows taldearen kontzertua gozatu ahal izan zuten. Bestalde, Sandra Hernandez artista berriztarrak mural bat margotu zuen ekimenari kolorea emanez.