Berriztu bigarren eskuko azoka egingo dute, bihar, Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2017ko eka. 2a, 11:45

Berriztu bigarren eskuko azokaren bosgarren edizioa egingo dute zapatu goizean. Kontsumo jasangarria, elkartrukea... bultzatzeko asmoz, beste behin bigarren eskuko arropa, etxetresnak eta abar izango dituen azoka antolatu dute.

“Puntu kritiko bat duen azoka honegaz  jendea kontzientziatu egin gura dugu, kontsumo jasangarria izan  dezan”, adierazi du Miriam Caro Berriztu azokako antolatzaileetako batek. Udaletxeko parkean egongo da merkatua, 10:00etatik 14:30era. Euria eginez gero, berriz, probalekuan izango da.

Kontsumoa murriztea helburu duen azoka musikagaz girotuta egongo da. The Swallows taldeak zuzeneko kontzertua eskainiko du, 13:00etan.

Gainera, Sandra Hernandez herriko artistak mural bat egingo du zapatuan bertan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, gaztetxoenentzako txoko bat ere prestatu dute. Txoko horretan herriko gazteek margotzeko tailer bat izango dute. “Berriztu, herritar guztientzako gunea da, denek dute lekua gure merkatuan”, esan du berriztarrak.

Horrez gain, Miriam Carok  eskerrak eman dizkie urte guztian zehar bigarren eskuko azoka hau antolatzeko lanean ibili diren boluntarioei. “Beraiek gabe ez litzateke posible izango”, bukatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!