Euskadiko sokatira txapelketak goi mailako sei talde batuko ditu Berrizen

Anboto 2017ko eka. 1a, 16:00

(Argazkia: www.herrikirolak.eus)

Lur gainean 640 kilora arteko finalera sailkatzen saiatuko dira domekan.

Berrizburun izango da sokatira saioa, 11:30etik aurrera. Mutriku, Getxo, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre eta Gaztedi taldeak ariko dira nor baino nor gehiago.

Bestalde,  Bizkaiko Foru Aldundiak antolaturiko  Kirol Jaiak 13. aldia egingo du asteburuan eta Berrizen ere hainbat ekintza antolatu dituzte. Berrizek eskaintzen dituen jardueren artean pala, areto futbola, penaltiak, esku pelota, Pilates, rokodromo, zumba edo eta skate-a daude, denak 10:00etatik 13:00etara. Honekin bater,  Bizidun elkarteak Urbiara irteera antolatuko du. Izen-ematea Berrizko Kiroldegian egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!