Astelehenetik ekainaren 16ra bitartetan interneteko oinarrizko ikastaroa antolatu dute Berrizko Udalak eta KZ Guneak. 20 ordu iraungo dituen ikastaroa elebidunez eta doan izango da. Izena emateko epea, bihar, ekainaren 2an bukatuko da. Izena eman gura duenak Kultur Etxera joan beharko du.