Berrizko auzoak lotuko ditu presoen aldeko martxak

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 25a, 09:43

Bosgarren urtez presoen aldeko martxa antolatu dute Oka auzo elkarteak Berrizen.

Ohitura bilakatu den lez, herriko hainbat auzo zeharkatuko dituzte presoen alde zapatuan. Olakuetan hasi eta bukatuko den ibilbideak 15 kilometro inguru izango ditu, eta 8:30ean irtengo dira.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, martxan parte hartzen dutenek hamaiketakoa izango dute Andikoara heltzen direnean: txorizo egosia eta edaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!