Ohitura bilakatu den lez, herriko hainbat auzo zeharkatuko dituzte presoen alde zapatuan. Olakuetan hasi eta bukatuko den ibilbideak 15 kilometro inguru izango ditu, eta 8:30ean irtengo dira.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, martxan parte hartzen dutenek hamaiketakoa izango dute Andikoara heltzen direnean: txorizo egosia eta edaria.