Domekarako egun osoko egitaraua antolatu dute Andikoan. 10:00etan ganadu erakusketa egingo dute, eta 11:00etan meza nagusia izango da. 11:45ean Iremiñe taldeko dantzariek dantza saioa eskainiko dute.
Dantza saioaren ostean, bertso eskolako gazteen saioa egongo da, eta auzoko artalde bategaz transhumantzia txikia egingo dute. Arratsaldean, umeentzako jolasak egongo dira, eta Mirari eta Lutxurdio trikitilarien eskutik, erromeria. 20:00etan, berriz, bola-joko txapelketa hasiko da. Parte hartu gura duenak 3 euro ordaindu beharko du izena-ematerakoan.
Jaiei amaiera emateko, ekainaren 3an auzo afaria egingo dute, bertsolari eta trikitilariekin.