Silvia Biella berriztarrak bigarren urtez jarraian irabazi du Berrizko jaietako kartel lehiaketa. Zortzi lan aurkeztu diren lehiaketan Biellaren 'Gozatu jaiak' izan da irabazlea.
Herritarrek boto bidez hiru kartel aukeratu ondoren, epaimahiak izan du azken hitza, eta hauek berriztarraren lana aukeratu dute. Sari banaketa herriko jaietan egingo dute.