Bizkaiko Taldekakoa barikuan, Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 17a, 16:14
Tire Garai eta Berrizko taldea.

Barikuan, Bizkaiko Taldekako txapelketako saioa jokatuko dute Berrizen.

Otsailean 30 taldek ekin eta ekainean hiru taldek finala jokatuko duten Bizkaiko Taldekako txapelketa Berrizera helduko da barikuan. 19:00etan Fondan ariko dira bertsotan, 20:00etan Guzurren eta 21:30ean Ganeko Etxen.

Barikuko saioan , Berriz eta Garaiko Tire taldea, Abadiñoko Koipelustre's eta Leioako Leioara Begira ariko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!